XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jose izango da Marijoren lehen senargaia, senarra eta izango duten seme bakarraren aita. (25. or.). (30. or.).

Jose familia oneko semea da; bere amaren funtzio bakarra nobelan hori da: argi eta garbi jakin eraztea familia oneko semea dela, Marijo bere emaztegaiaren aurrean behinik behin. (35. or.).

Jose ezkondu baino lehen ondo bizitzera egina zegoen; Marijorekin ezkontzean, ez zaio ezertxo ere aldatuko bizitza.

Lan ona, telebista, whiskya exekutiboei dagokienez; eta, haurrarekin batera, neskamea. (45.or.).

Hauxe dateke Joseren izate eta izaera.

Orain, zer funtzio betetzen du nobela honetan?.

Pepe Rebolledoz esan dugu, Marijoren itzal txikia zela; beste hainbeste esan beharko genuke Joseri buruz.

Josek betetzen bait du Marijoren uda eta udazken partea.

Hasieran esaten genuen legez, goimailako klase sozialaren adierazpidea dugu Jose.

Marijorekin ezkontzean, beste klase sozial batekin ezkondu da, beste kezka eta arazo batzuen aurrez aurre jarri beharko du. (45. or.).

Baina diferentziak ere nabarmenak dira: haurra izatean eta Marijori baja bukatutakoan, Marijo lanera itzuliko zela eta, Josek: ea zer-nolako ama zen; eta Marijok: neskamea hartuko zutela.